Pribatuak

Profesionalentzako jarraibideak

Donostian autobus pribatuen bidaiariak jaitsi eta igotzeko prozedura

Derrigorrezkoa da Donostiara iristen diren autobus pribatuak hiriko Autobus Geltoki berrira sartzea (Federico García Lorca pasealekua, 1) (43.317212, -1.977518) bidaiariak igo edota jaitsi daitezen, hiriko beste edonon egitea debekatua gelditzen delarik.

Funtzionamendua honako hau da:

  • Zerbitzu bakoitzak, hau da, bidaiariak jaitsi daitezen edo bidaiariak igo daitezen geltokian sarrera bakoitzak, 17,50 € (BEZ-a barne) prezioa dauka autobus bakoitzeko.
  • Autobusak gehienez 15 minutu egon daitezke nasan.
  • Geltokira sarrera, BUS adierazten duen sarbidetik egingo dute, sarreran nasa zenbakia eta ticket bat emango zaielarik, gero ordainketa egiteko (kutxazainetan).
  • 15 minutuak igaro ondoren, autobusak geltokitik irten beharko du.
  • Geltokian gelditu nahi bada, baimena eskatu beharko da kontrol gelan (bulegoa 1º solairuan-BM ondoko atea) 943 47 51 50 eta 30€ ko prezioa izango du zerbitzutik kanpoko ordu bakoitzeko.

Autobusa aparkatzeko, Garbera Merkatal Guneko atzealdean kokatua dagoen doako autobus aparkalekura jo behar dute. (43°18'33"N 1°56'42"W).

Garbera Merkatal Guneak, hiriaren erdialdearekin konexioak ditu 33, 24 eta 27 hiriko autobus liniekin (Dbus konpainia).